Albisteak
Bihar Trinitate eguna ospatzeko asmoz egun osko egitaraua antolatu dute Zumarragako Oleta mendian.
Goizeko 11etan meza ospatu da San
Gregorioko ermitan eta ondoren bertaratu diren jubilatuek Irrika
elkarteak eskainitako hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan dute.
Arratsaldeko protagonistak gaztetxoak
izan dira eta ginkana batean parte hartzeko aukera izan dute batetik
eta Gorritik ekarritako poni zein zezentxoekin plazara ateratzeko
aukera bestetik. Arratsaldeko ekitaldiei amaiera emateko Gazte
Txokoko kideek txistor jana antolatu dute, berrehun pintxotik gora
banatu...
Larunbatean arratsaldeko lauretatik
aurrera Eitzako Jaiei hasiera eman zien XXX. Mus txapelketa ospatu
zen 27 bikoteren partaidetzarekin. Txapelketa bost orduz luzatu zen
eta auzoko tabernetan giro bikaina egon zen arratsalde osoan zehar.
Santikutzak direla eta autobuseko
zerbitzua egongo da apirilaren 30eko eta maiatzaren 1, 2 eta 3ko
gauetan.
Ordu erditik (30 min.) behin egongo da autobusa, bai
Legazpin eta bai Zumarragan, gaueko hamaika t’erdietan (23:30) hasi
eta goizeko seiak (06:00) arte. Billetea 1,65 euro kostatuko da.
Geralekuak berriz, Legazpiko Saturnino Telleria errotondan eta
Zumarragako Eliza parean izango dira.
Kantua, dantza eta Andaluziako produktuen erakusleihoa ditu festak ardatz; laugarren aldia du aurten.
Asteburuan izango da, ordutegi zabalarekin eta eskulangintzari inoiz baino tarte handiagoa eskainiz.
Gaur ospatuko den ekitaldian Antion; Zaldua, Aranberritarrak eta Esnaola ariko dira.
Urretxuko elkartekoekin bat egin eta antzinako mendebaldeko jantziak hartuta kalera irten ziren, dantza eta guzti.
Inauteri festak direla eta argazki bilduma bat osatu nahian gabiltza Otamotz.com-en. Ostiralean izandako Gainzuri ikastetxearen ikuskizuneko argazkiak ditugu.
Aurten otsailaren hasieran izango dira inauteriak. Heldu batzuk mozorrotuko dira, beste batzuk aldiz ez. Baina ume denak ziur baietz.
Powered by jReviews
|
|







