Albisteak
Urtero bezala herri bazkarian elkartuko
dira gaur auzotarrak. Hainbesteko arrakasta izaten duten idi probak ere
ez dira faltako jaietako azken egunean.
Erakusketak, leihaketak, musika eta
mozorro txapelketa gaur azpimarratzekoen artean.
Arratsaldeko 19:00etan izango
txupinazoa eta hortik aurrera ekintzez betetako astebukaera prestatu
dute auzotarrek.
Igande honetan Iruran izango da
ikastolen jai handia. Egun horretarako Renfek tren bereziak antolatu
ditu. Orotara 117.000 plaza jarriko ditu aldiriko trenetan.
Aurtengo santanastasien balorazioa
egiteaz gainera, datorren urtean 50 urte beteko dituen Euskal Jai
egunaz ere hitz egingo dute.
Festei amaiera emateko saio bikaina eskaini ziguten Amaia Aranaga, Ibon Garmendia, Iñigo Peñagarikano, Jose Mari Lasa, Juanlu Aranburu, Mariaje Arratibel, Mikel Peñagarikano, Unai Izagirre eta Xabier Barriolak osatutako taldeak, Txomin Artola eta Oihane Toledoren ahots gozoez lagundurik.
Koadrilek bere eguna dute gaur jaietako egitarauaren barruan. Ohitura den bezala Abenidan koadrilen arteko bazkaria izango da gaur. Arratsaldean berriz koadrilen arteko herri kirolak izango dira Gernikako Arbola plazan.
"Bota Piñue" koadrilak egindako "Entzun gure ahotsa" karroza irabazle.
Hala erabaki zuen behintzat atzo
epaimahaiak, Amancio Carrillok eta Jose Andres Izak (Mongomeri bat
koadrila) egindako marmitakoa izan zen denen artean goxoena.
Sanatastasietako egun berezienetakoa da
Euskal Jaiarena. Euskal giroz jantziko dira gaur kaleak, aurten sagar
gustua izango dutenak, aurtengo Euskal jai eguna sagarrari eskainia
baita. Fruta honen inguruko hainbat ekimen izango dira goizean zehar.
Arratsaldean karrozen desfilea azpimarratu behar da.
Powered by jReviews
|
|







