Albisteak
Eitzako San Isidro jaietako egitaraua aurkeztu dute. Aurten festak maiatzaren 11tik 13ra izango dira baina maiatzaren 5ean eta 15ean ere ekintza mordoxka daude antolatuta.
San Joan eta Santa Isabel jaien usainean iraileko santanastasiak antolatzeko bilerak hasiak dituzte jada Urretxun.
Aurrekoetan Erramun Martikorena, Amaia Zubiria, Pantxoa eta Peio, Gontzal Mendibil,... lagundu zuten bezala, 2008koan Txomin Artola izango da gure artean, txori txiki batek horrela kontatu baitigu.
Antzuolako jaietara joateko autobus zerbitzua izango da gaur eta bihar Zumarragako RENFEren geltokitik aterata.
Umeekin XIPI aisialdi taldeak eginiko lana txapela kentzeko modukoa.
Bihar hasiko dira 2007. urteko Santa Lutzi jaiak. Aurten Zelai Arizti parkea obratan dagoenez ez da bertan ekitaldirik egongo, baina herri guztian zehar eta egun osoan zehar izango da zer ikusi.
Goizeko azoka aurten sagarrari eskaini diote. Arratsaldeko desfilean berriz, Bota Piñue koadrilaren karroza izan da irabazlea.
263 eta 1063 dira zozketan ateratako bi zenbakiak. Urdaiazpikoa hartzeko kultur etxetik pasa beharko dute irabazleek azaroaren 20a baino lehen.
Pasa den larunbatean hasita jai giroan
murgilduta dabiltza Agiñagan. Jaietako egun handia izaki, San Martin
eguna ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute gaurko. Baita Urretxun ere.
Arratsaldeko 17:00etan jaurtikiko den
suziriak emango die bihar jaiei hasiera. Igandea eta asteartean, San
Martin egunean izango dute jaiek jarraipena.
Powered by jReviews
|
|







