Albisteak
AEBko San Francisco egin den Euskal Pilota Txapelketan emakumezkoen gomazko paleta-pilota modalitatean Uxue Fernandez urretxuarra eta Itxaso Pradera mallabitarra txapeldun atera dira.
Atzo jokatutako finalean 30-24 nagusitu zitzaizkien Venezuelako Barrera eta Bakaikoari.
Zorionak gure bertsolari-pilotariari! Zorionak Uxue!
Iñaki Beitia zenaren omenezko mendi martxa aurkeztu dute. Aurtengo ibilaldia maiatzaren 20an izango da eta urtero bezala bi ibilbide izango dira, bata laburra (25,4 km luzera) eta bestea luzea (50 kilometrokoa). Maiatzaren 2an irekiko da epea ibilbide hauetan parte hartu ahal ziateko izena emateko eta maiatzaren 18ra arte irekita egongo...
Urtarrilean hasitako IX. Eire-Bankoa xake txapelketa igandean bukatu
zen Eire tabernan jokatutako finalarekin. Mikel Leon elgoibartarrak
irabazi du Osesen aurka. Iriberri antolatzaileak parte-hartze handia
azpimarratu du.
Lehen Mailako finalean 30 eta 24 menderatu dituzte Pierola-Unanue, partida orekatu eta gogorrean.
Aurten bigarren urtez Kkinzona
irratiaren aldeko Gabon Kopa areto futbol txapelketa antolatu dute.
Izena emateko epea jada irekita dago, abenduaren 18ra arte.
Goierri Garaia eskualdeko hogeita
bost-bat kirolari elkartu dira Triatloi taldea sortzeko. Igeriketa,
txirrindularitza eta atletismoa batzen ditu triatloiak.
Euskadiko Pilota Federazioak atzo
aurkeztu zuen Zelai Arizti kultur etxean eskuz binakako Elite
Torneoaren egitaraua. Partidak azaroaren 23, 26 eta 30ean eta
abenduaren 7an jokatuko dira. Finala abenduaren 14an izango da.
Partida hilaren 29an izango da,
17.30etik aurrera, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan.
Aire konprimituzko tirkana modalitatean Joseba Peña zumarragarrak eraman zuen lehen saria. Euskadi mailako Field Target Ligako txapela ere Zumarragan gelditu zen, Josean Santxo izan zen garaile.
Euskadiko Field Target Elkarteak
antolatuta, 2008ko Tirkana modalitateko torneoa jokatuko da Eitzako
parke botanikoan.
Powered by jReviews
|
|







