Albisteak
Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatuko da datorren larunbatean, hilak 10, ezker hormako II. Emakumea Pilotari txapelketako 4.jardunaldia.
Txapelketa hau Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) euskal pilotan nesken partehartzea sustatzeko 2004an sortutako Emakumea Pilotari Proiektuaren baitan kokatzen da.
Goierri mendi elkarteak antolatuta,
Aretako mendietara (Nafarroa) irteera dago igandean. Ibilbidea ondokoa
izango da: Hazparne, Baigura (1.471 metro), Erremendia (1.388 m) eta
Abaurregaina.
Urtero legez, Legazpiko, Urretxuko eta
Zumarragako kirol zerbitzuek autobusa jarri dute lasterketa egitera
doazenentzat.
Azaroaren 18tik 25era gauzatuko dituzte ekitaldiak, eta tartean argazki emanaldiarekin gogoratuko dute ibilbidea
Larunbatean Goierriko eta Urolako beteranoen partida ere jokatuko da, 25. urteurrenaren harira antolatu den saioan
Jonatan Terron urretxuarra berriro izan da garaile Gipuzkoako Judo txapelketan. -81kg kategorian hartu zuen parte eta aise irabazi zien arerio denei.
Arabako Opakua mendateko MURUBE (1.142 m) - HAITZLUZE (1.056 m) - Cueva de los Cristinos – Aranaratxen izango da ibilaldia.
Urretxuko Aldiri kiroldegiak denboraldi berrirako
kirol eskaintza zabala proposatu du aurtengoan. Miguel Cristobal kirol
teknikariaren arabera eskaintza hori herritar talde guztiei zuzenduta
dago: adineko, heldu, gazte eta haurrentzat alegia.
Uxue Fernandez urretxuar pilotaria, bikotekako munduko pala txapeldun bilakatu zen San Franciscon.
Bartzelonan gaztetxoen mailan txapelketa irabazi, maila nazionaleko 1. kategorian jokatzea lortu, harrobi paregabea duela erakutsi. Guzti hori egin du Goierri Saskibaloi taldeak aurtengo denboraldian. Goierriko Hitzan erreportaia agertu da gaur Urretxu-Zumarragako saskibaloi taldeari buruz, eta gaztetxoen taldea gidatzen duen Rufino Mateosekin elkarrizketa izan dute.
Powered by jReviews
|
|







