Albisteak
Urretxu eta Zumarragako EAJk udal hauteskundeetarako alkategaiak eta zerrendakideak aurkeztu zituen. Juanjo Sagarna Zumarragako alkatetzarako aurkeztu da eta Itziar Agirrek berriz Urretxuko Udala izango du helburu.
Zerrendako kide guztiekin egin zituzten bi agerraldiak. Bai alkategai zumarragarrak, bai urretxuarrak, beren taldeenganako «konfiantza eta lanerako gogoa» azpimarratu zituzten.
Interneten bueltaka dabil orain gutxi
Radio Nacional de Españako saio batean aipatutakoa. Saio
horretan Urretxuri buruz esandakoaren zati bat duzue entzungai
jarraian.
Mikel Serrano Zumarragako alkateak publiko egin du albistea, korporazioaren osoko bilkuran. Fernando Fariñas (PSE-EE), Ricardo Lozano (PSE-EE) , Arantxa Gonzalez (PSE-EE), Eduardo Navarro (PSE-EE) eta Ikerne Badiola (EA) izango ditu lagun gobernuan.
Bi herrietako emaitza ofizialak ditugu. PSE-EE-PSOE garaile izan da bietan; Urretxun 1.185 boto atera ditu eta Zumarragan 2.723.
Argia astekariak azken alean, Iñaki Zabala Urretxuko alkateari eta Gipuzkoan EAE-ANVren senaturako zerrenda buruari elkarrizketa egin diote. Elarrizketa Mikel Asurmedik egin dio.
Gaur goizaldean izan da gertaera Labeaga kalean.
Udalbatzak EAE-ANV, PSE-EE eta EB-Berdeak alderdien botuekin arauen berriskuspen espedientea Udalera itzultzea erabaki du.
Herenegungo Udalbatzarrak Udalaren eta Legazpi kaleko bizilagun batzuen arteko desadostasuna agerian utzi du. Jatorria Legazpi 12ko bizilagunek jarri nahi duten igogailuaren proiektuan dago.
Eraikinaren atzealdeko lursailaren muga kalifikazio juridikoz aldatzeko hasierako onespena onartu zen. Igogailua jartzeko eraikinaren kanpoaldean 7,31 metro koadroko bide zati publikoa hartu behar da.
Iturria: Goierriko Hitza
Oraindik orain Zumarragako alkate denak bere karguari uko egingo dio bihar.
Bi herriak administratiboki elkartzeko plana Gobernu eta Gipuzkoako diputaziotik iritsi da eta 20 urteko prozesua izango litzateke.
Powered by jReviews
|
|







