Albisteak
Auxkin Alberdi, Gari Amenabar eta
Maider Uli zumarragarrek Malirako bidea hartuko dute larunbat
honetan, Catmali I. Elkartasun Rallyan parte hartzeko.
Gaur arratsaldeko seiak eta zortziak bitartean odola emateko
aukera izango da Zumarragako Osasun Zentroan.
Urola Garaia Mankomunitatean onartutako
I. Berdintasun Planaren barruan, emakumeen aurkako indarkeriaren
inguruan kartel lehiaketa deitu dute.
Izazpi auzoan bi lokal eskuratu ahal
izan ditu Zumarragako Udalak doan. Helburua, txiki gelditu den
haurtzaindegia handitu eta bertan bi edo hiru gela berri egokitzea
da.
Zaborraren gaineko zerga izango da
igoera handiena jasango duena. Horixe eman du jakitera Mikel Serrano
Zumarragako alkateak aste honetan gauzatu den osoko bilkuran.
Urretxu-Zumarragako merkatarien elkarteak bere dendetan erosten
duten herritarrak sarituko ditu. Bi-Tartean txartela erabilita,
erosketaren balioaren %5a gehituko zaio norberaren txarteleko
saldoari.
Zumarragako Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, azaroaren 3an, goizeko 12etan zozketatuko dira Artiz auzoko babes ofizialeko 21 etxebizitzak Zelai Arizti kultur etxean.
Zumarragako musikari entzutetsuena,
Secundino Esnaola, duela 79 urte hil zen, 1929ko urriaren 22an.
Gaur eta bihar nazioarteko politika
izango dute hizpide Esperientziaren Eskolan. Saioak interesa duen
edonorentzat irekita daude eta Jesus Torquemada kazetari eta adituak
zuzenduko ditu.
Urretxuko Aspacen burmuin paralisia
duten 20tik gora pertsona dabiltza egunero otarrak egiten. Hemendik
aurrera hauek erosteko aukera izango da Labeagako 12garren zenbakian.
Powered by jReviews
|
|







